Olive Schreiner | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lurmuturreko kolonia, 1855eko martxoaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Lurmutur Hiria, 1920ko abenduaren 11 (65 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Samuel Cron Cronwright (en) ![]() |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta soziologoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Ralph Iron |
![]() |
Olive Schreiner (Wittebergen Reserve, Lurmuturreko Kolonia, 1855eko martxoaren 24a - Wynberg, Lurmutur Hiria, 1920ko abenduaren 11) hegoafrikar idazlea izan zen.
Wesleyan Society-ko misiolarien alaba izan zen, baina berak erlijioan sinesteari utzi zion gaztetan. Hogeita bost urterekin Ingalaterrara joan zen erizaintza ikastera. Ez zituen ikasketak amaitu, baina idazteari ekin zion. 1886an Suitza, Frantzia eta Italiara bidaiatu zuen eta 1889an Hegoafrikara itzuli zen. Bertan politikan murgildu zen eta herrialdeko gaurkotasunari buruzko artikuluak idatzi zituen. Hasieran Cecil Rhodesen alde egin zuen, baina gero desilusionatu egin zen eta gogor kritikatu zuen. Boerren interesak eta bakea defendatu zituen gerran.
1913an Ingalaterrara joan zen asma sendatzera eta ezin izan zuen Hegoafrikara itzuli Lehen Mundu Gerraren ondorioz. Han bakezaletasunean sakondu zuen eta Gandhirekin harremanetan jarri zen. Azkenean Hegoafrikara itzuli zen eta han hil zen.
Bere lanean garai hartako gaiak jorratu zituen: agnostizismoa, existentzialismoa, indibidualismoa, emakumearen asmo profesionalak eta muga kolonialeko bizitzaren oinarrizko izaera. Sozialismoaz, bakezaletasunaz, begetarianismoaz eta feminismoaz interesatu zen.