Oliver Simon D'Arcy Hart (Londres, 1948ko urriaren 9a) britainiar estatubatuar ekonomialaria da. 2016ko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen Bengt Holmströmekin batera kontratuaren teoria egindako ekarpenagatik.
Londresen jaio zen, familia juduan. Cambridgeko Unibertsitatean matematika ikasi zuen eta Warwickeko Unibertsitatean eta Princetongo Unibertsitatean ekonomia. London School of Economics, Massachusetts Institute of Technology eta Harvard Unibertsitateko irakaslea izan zen.
Aditua da kontratuen teorian, enpresaren teorian, finantza korporatiboetan eta zuzenbidearen analisi ekonomikoan.