Olympia (eusk. 'Olinpia') Leni Riefenstahlek egindako propaganda film dokumentala izan zen. Alemania Naziaren Propaganda Ministerioak kontratatua, Riefenstahlek 1936ko Udako Olinpiar Jokoak grabatu eta bi zatitan aurkeztu zituen: Olympia 1. Teil — Fest der Völker (Nazioen Jaialdia) eta Olympia 2. Teil — Fest der Schönheit (Edertasunaren Jaialdia).
Riefenstahlek kamera-angelu berriak, iragate mozketak, muturreko close-upak eta travellingak erabili zituen eta, honi esker, Time aldizkariak 100 film onenen zerrendan sartu zuen.[1]