Tom Boonen 2009ko edizioko irteeran | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Otsailean |
Eskualdea | Flandria |
Euskarazko izena | Het Nieuwsblad zirkuitua |
Ezizena(k) | Omloop-a, Irekierako klasikoa |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI World Tour |
Mota | Egun bateko lasterketa |
Antolatzailea | Het Nieuwsblad egunkaria |
Lasterketa zuzendaria | Wim Van Herreweghe |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1945 |
Edizio kopurua | 78 (2023) |
Lehenengo irabazlea | Jean Bogaerts |
Garaipen gehien | Joseph Bruyère Ernest Sterckx Peter Van Petegem (3 aldiz) |
Amaierako edizioa | Dylan van Baarle |
Omloop Het Nieuwsblad (lehen Omloop Het Volk) Flandrian otsaila amaieran jokatzen den egun bateko txirrindularitza lasterketa da. Belgikako eta Europako ipar-mendebaldeko txirrindularitza denboraldia irekitzen duen lasterketa da. 2017an sartu zen lehenengoz UCI World Tourrean.
Lasterketa Ekialdeko Flandriako errepideetan zehar jokatzen da, eta Ganten izan ohi du abiapuntua. Omlooparen biharamunean, Kuurne-Brusela-Kuurne jokatu ohi da.
2006tik aurrera, gizonezko lasterketarekin batera, emakumezkoen Omloop Het Nieuwsblad lasterketa ere jokatzen da, abiapuntu eta hemuga berarekin eta 130 km inguruko luzerarekin.