On Kixote Mantxakoa | |
---|---|
On Kixote Mantxakoaren 4. argitalpeneko azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Miguel de Cervantes (1605) |
Argitaratze-data | 1605 eta 1615 |
Generoa | Abenturazko eleberria |
Jatorrizko izenburua | El ingenioso hidalgo don Quijote de la Mancha |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaletxea | Francisco de Robles (en) eta Juan de la Cuesta (en) |
Herrialdea | Espainia |
OCLC | 1020679308 |
Euskaraz | |
Izenburua | Mantxako Don Kijote |
Itzultzailea | Pedro Berrondo |
Argitaratze-data | 2005 |
ISBN | 8497971191 |
On Kixote Mantxakoa[1] (gaztelaniaz: Don Quijote de la Mancha, izenburu osoa: El Ingenioso Hidalgo Don Quijote de la Mancha) Miguel de Cervantes espainiar idazle ospetsuaren idazlan nagusia da. Bi zatitan argitaratu zen, lehenbizikoa 1605ean eta bigarrena 1615ean. Aditu askoren arabera, historiako eleberririk onenetako bat da[2]. Munduko hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean euskarara[3]; halaber, ugari izan dira zinemara eraman dituzten liburuaren bertsioak.
On Kixote Mantxakoa zalduntza liburua da, alegia, Erdi Aroan arrakasta handia izan zuen zaldun eta printzesei buruzko estilokoa. Hala ere, Cervantesek XVII. mendean idatzi zuela kontuan hartuta, ondorioztatzen da gai horiek metaforikoki baliatu zituela beste kontzeptu batzuk helarazteko.