Ondare libreak eskasiarik gabeko ondareak dira, limitaziorik gabe eskuragarri daudenak. Beharrak asetzeko erabiltzen diren, baina jaberik eta preziorik ez duten, ugariak diren eta bere lorpenerako ekoizte-prozesurik behar ez duten ondare guztiak dira.[1] Eskaria asetzeko beste eskuragarri dauden ondareak dira, eguzki-argia edo airea adibidez.