One Piece | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Eiichirō Oda |
Sorrera-urtea | 1996 |
Izenburua | ONE PIECE |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
one-piece.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
One Piece (japonieraz ワンピース, Wan Pīsu), Eiichirō Oda mangakak sortutako manga eta animea da. Sailak Monkey D. Luffy izeneko gazte baten istorioa kontatzen du, zeinak Shanks izeneko bere lagun piratak inspiratuta, Piraten Erregea izatea burutzeko bidaia bat hasten duen. Horretarako, aurreko piraten erregea izan zen Gol D. Rogerrek utzitako One Piece altxorra aurkitu beharko du.
Manga, ia-astekaria, Weekly Shōnen Jump aldizkarian argitaratzen da 1997tik eta dagoeneko 1116 kapitulu ditu, 109 liburukitan bilduta. Animea Toei Animationek ekoitzia da, eta serie ospetsu hau moldatzen du, betegarriak gehituz animeak manga harrapatu ez dezan.
One Piece Shōnen Jump aldizkariaren historiako mangarik salduena da, 500 milioi ale baino gehiago saldu baitira dagoeneko.[1] Gainera, hamaika urtez jarraian urteko mangarik salduena izan zen. Japoniako Kultura Agentziak Japoniako 50 manga eta animerik onenei buruz eginiko inkestan, One Piecek 11. postua lortu zuen.[2] Animeak errekonozimenduak ere izan ditu. TV Asahik 2005ean argitaratutako rankingean (garai guztietako 100 animerik hoberenei buruzkoa) Japonian online eginiko inkesta batean oinarritua, One Piece 6. postuan sailkatu zen.[3] Komiki salduenaren Guinness Errekorra dauka.[4] Eiichiro Odak Dragoi Bola animearen eragin handia jaso du.
Eiichiro Odaren esanetan, bere lana 5 urteren buruan amaituko da.