Op art arte mugimendu abstraktu modernoa da, 1960. urtean agertu zena. Optikaren oinarrietatik abiaturik, ilusio optikoak sortzen ahalegintzen zen. Kolore hotzen eta beroen arteko aurkakotasunaren edo geometriako irudi zuri-beltzen bidez mugitzen ari direla diruditen gainaldeen, kolore-aldaketen eta hondo- eta forma-aldaketen ilusio optikoak sortzen ziren.