Open access

Open access edo sarbide irekia online eskuragai dagoen literatura zientifiko-akademikoari deritzo, doan eta copyrightaren muga gehienetatik libre dagoena. Zientzia irekiaren aterkipean kokatzen den mugimendua da. Ikerketa zientifikoaren eta jarduera akademikoaren emaitza diren hainbat dokumentu mota jarri daitezke irekian eskuragarri: ikerketa-datuak, txostenak, tesiak, liburu kapituluak eta monografiak.

Sarbide irekia Interneten zabalkundearekin batera sortu zen. Mugarritzat jotzen da 2001ean argitaratu zen PLOS Open Letter[1] sarbide irekiak bi ezaugarri ditu: doan izatea batetik; eta askea izatea bestetik. Askea izateak erabilera eskubide osagarriak aitortzen ditu, eta sarritan Creative Commons lizentzien bidez adierazten dira. Open Access askea da Budapest[2], Bethesda[3] eta Berlingo[4] adierazpenetako definizioen baliokidea da. Adierazpen horiek BBB adierazpenak bezala dira ezagunak.

  1. PLOS Open Letter. .
  2. Budapest Open Access Initiative. .
  3. Bethesda Statement on Open Access Publishing. .
  4. Berlin Declaration on Open Access to Knowledge in the Sciences and Humanities. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne