Ordenagailuz lagundutako fabrikazio

Ordenagailu bidez lagundutako fabrikazioa edo “Computer aided manufacturingCAM bezala ezagutzen dena, makina-erreminta eta lan piezen fabrikazioa kontrolatzeko “software” bat erabiltzean datza. Hori ez da CAM-ren definizio bakarra, baina bai arruntena; CAM fabrikazio planta baten operazio guztietan laguntzen duen ordenagailu baten erabilerari ere dagokio, planifikazioa, kudeaketa, garraioa eta biltegiratzea barne hartuz. Bere helburu nagusiak produkzio prozesua azkartzea da, dimentsio zehatzagoak eta materialaren trinkotasuna duten osagaiak sortuz, zeintzuk, kasu batzuetan, beharrezko lehengaiak erabiltzen dituzten (hondakinen murrizketa lortzen), energia kontsumoa txikitzen. Ordenagailu bidez lagundutako diseinuaren edo “computer aided desing” CAD bezala ezagutzen dena, ordenagailu bidez lagundutako ingeniaritzaren edo CAE softwarearekin batera sortutako modeloak, CAM-aren softwarean sar daiteke, makina-erreminta kontrolatuko duena. CAM, eskola askotan erabiltzen hasi den sistema da CAD-arekin batera (CAD/CAM), objektuak sortzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne