Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketa Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian urtero Euskal Jaien barnean irailaren bigarren asteazkenean ospatzen den gazta txapelketa da. Urteen poderioz Euskal Herrian ospe handiena bereganatu duen gazta txapelketa da. Lehiaketara soilik ardi latxa esnez ekoiztutako gaztak aurkeztu daitezke. Antolatzaileak Ordiziako Udala eta Idiazabalgo Gaztaren Kofradia dira.
Lehiaketan parte hartzen duen gaztaren erdia epaimahaiko epaileek dastaketa unean jan ohi dute, gazta irabazlea suertatu den erdia enkantera ateratzen da.