Organismo zelulaniztun | |
---|---|
Caenorhabditis elegans organismoa tindaturik, organismoa osatzen duten zelulen nukleoak ikusi daitezke gorriz tindaturik. Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Organismo zelulaniztuna zelula bat baino gehiagoz eratutako organismoa da. Zelula horiek euren jarduera koordinatzen dute, eta hasierako zelula beretik sortu dira guztiak[1]. Organismo zelulaniztun gehienetan, zelulak egitura konplexuagoetan biltzen dira: ehunetan. Ehunek, era berean, organoak osatzen dituzte, eta horiek aparatu edo sistematan daude antolaturik. Zelulaniztunak dira protisto gutxi batzuk, alga batzuk, onddo batzuk, landare guztiak eta animalia guztiak.
Organismo hauek hainbat ezaugarri komun dituzte: organismoko zelula guztiak zelula bakarretik datoz, zelulak ezin dira independenteki bizi (organismoa osatzen duten beste zelulen beharra dute) eta zelula talde ezberdinek funtzio ezberdinak betetzen dituzte organismoaren barruan [2]. Zelula-lanaren banaketa organismo zelulaniztunen ezaugarri bereizgarria da, zelulabakarretan ez baita ematen[3].