Oriamendiko gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Karlistada | |||
Iparraldeko frontea | |||
![]() Oriamendiko guduaren planoa. | |||
Data | 1837ko martxoaren 16a | ||
Lekua | Oriamendi![]() 43°17′53″N 1°59′13″W / 43.29806°N 1.98694°W | ||
Koordenatuak | 43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W | ||
Emaitza | Karlisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Oriamendiko gudua Lehen Karlistaldiko bataila bat izan zen, karlisten eta liberalaren artekoa, 1837ko martxoan gertatu zena Oriamendi muinoan, Donostia eta Hernanitik hurbil. Liberalen tropa nagusia Erresuma Batuko dibisio bat izan zen. Karlistek martxoaren 16an lortu zuten balio estrategiko handiko mendia hartzea. Hortik aurrera karlistek Donostia setiatu zuten, baina ezin izan zuten hartu gerrak iraun artean.
Gudu honek garrantzi handiagoko beste batzuek baino ospe handiagoa jaso zuen, karlismoaren ereserki bihurtu zen Oriamendiko Martxarekiko loturarengatik.