Orientalismo kontzeptua oso zabala da eta adiera desberdinak izan ditzake. Orokorrean, historia eta ikerketak direla, hango kulturen elementu deigarrien errepresentazioa direla, ekialdeko munduarekiko eta kulturarekiko interesa adierazten du. Mendebaldeko espezialista, ikertzaile eta artista askok mundu horren exotismoaren ondorengo erakartasuna ezagutu eta zabaldu dute. Askotan, interes antropologikoaren dokumentuak edo gertaerak zirela eta, irudi erotikoak eta fantasiazko mundu bat zabaltzeko bidea izan zen ere, esaterako haremen mundua irudikatzeko garaian; interes horren aitzakian emakume biluzien irudiak zabaltzea "normala" zen.