Orogeno

Orogenoa edo orogenesia (antzinako grezieraz: oros, mendia eta gennao, eratu) eremu mugatuan eta denbora-epe zehatz batean arroka gorputzek pairatzen duten deformazio prozesu sakonari deritzo. Orogenoek plaka batek beste baten azpitik jasandako subdukzioaren aztarnak, zein bloke desberdinen artean ( bi kontinente, kontinente eta uharte arku bat, bi uharte arku edota kontinente eta ozeano-plataforma bat) gertatutako kolisioaren aztarnak gordetzen dituzte. Aztarna horiek zenbat eta gazteagoak izan garbiagoak eta interpretatzeko errazagoak dira. Beraz zenbat eta prozesu gehiago jasan zailagoa da bakoitzaren ezaugarriak era fidagarrian bereiztea[1].

Bi mota nagusi daude: kolisio-orogenoa eta subduzio orogenoa

  • Kolisio-orogenoa: plaka kontineltal bat beste plaka kontineltal batean azpian sartzen denean ematen da, Himalaia mendikatea bezala.
  • Subduzio- orogenoa: plaka litsoferikoa, plaka kontineltal baten azpian sartzen denean ematen d, Andeen mendikatea.
  1. Apraiz Atutxa, Arturo.. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 863174813. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne