Orreagako 824ko gudua edo Orreagako bigarren gudua[1] 824an jazotako gudua izan zen; Pirinio mendebaldeko baskoien armada batek karolingiar espedizio militarra mendean hartu zuen. Gudua Orreagako lehenengo gudua baino 46 urte geroago izan zen, eta, aurrekoak ez bezala, ondorio politiko garrantzitsuak izan zituen: guduan Eblo eta Aznar Antso kondeak preso hartu zituzten eta, segidan, Oroel haitzean, Jakatik gertu, baskoi nobleek Eneko Arista errege goratu eta Iruñeko Erresuma burujabea sortu zuten.[2][3]
- ↑ Sánchez Albornoz, Claudio. Problemas de la historia Navarra del siglo IX. .
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Mar
izeneko erreferentziarako
- ↑ Leroy, Béatrice. (2005). Histoire du Pays Basque. Jean-Paul Gisserot, 17 or..