Osakako metroa (japonieraz: 大阪市営地下鉄, Ōsaka-shiei chikatetsu), Japoniako Osaka hiriko garraiobide publikoa. Metroa, hiria inguratzen duen aldirietako tren zerbitzuaren zati da, tren zerbitzu honek guztira 1.000 geltoki dituelarik.
1933ko maiatzaren 20an zabaldu zen lehenengo linea, Midosuji linea, Umedatik Shinsaibashiraino. Gaur egun 137,8 kilometro, bederatzi linea eta 133 geltoki dauzka. Bederatzi lineak koloreen eta zenbakien arabera sailkaturik daude. Geltokiak ere zenbatuta daude. Linea bakoitzeko lehenengo geltokiak 11 zenbakia du, horrela, linea bi aldetara luzatzen bada ere, hurrengo geltokiak zenbatzeko modua dago.
Osakako Udal Garraiobideen Bulegoak ustiatzen du.