Osasun publikoa ekintza kolektiboaren bidez gizabanakoaren gaixotasunak prebenitzeko, osasuna mantentzeko edota berreskuratzen laguntzeko eta bizitza luzatzeko, gizartearen ahalegina antolatu eta zuzentzeko zientzia eta tekniken multzoa da.[1] Osasun publikoak, zientzia gisa, mende bat baino ez du, baina herrien osasuna kontserbatzeko senaren adierazpenak gizadiaren historiaren hasieratik daude.