Osborne jauregia | |
---|---|
Osborne House | |
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra |
Uharte | Wight |
Herri | East Cowes |
Koordenatuak | 50°45′02″N 1°16′12″W / 50.75053°N 1.27005°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1845 |
Inaugurazioa | 1851 |
Jabea | English Heritage |
Kudeatzailea | English Heritage |
Komisarioa | Viktoria Erresuma Batukoa Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa |
Eraikitzailea | Thomas Cubitt (en) |
Egitura ingeniaritza | Thomas Cubitt (en) |
Estiloa | Renaissance Revival architecture (en) Italian Renaissance architecture (en) Italianate architecture (en) |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1223802 eta 1000929 |
Kontaktua | |
Helbidea | York Avenue, East Cowes, Isle of Wight, PO32 6JT |
Webgune ofiziala | |
Osborne jauregia (ingelesez Osborne House) Ingalaterrako Wight uhartean dagoen Cowes udalerrian kokatzen den jauregi bat da. 1845 eta 1851 bitartean eraikia, Viktoria I.a Erresuma Batukoak bere heriotza unera arte udaldi-egoitza gisa erabili zuen. Horrela, garaiko britainiar monarkiari mugatutako aisialdi gune bilakatu zen. Ondorioz, britainiar gizarteko jende dirudun ugari ere udaldiak herri horretan igarotzen hasi zen. XX. mendearen hasieran behealdeko solairua jende arruntari ireki zitzaion, baina aipatutako erreginaren logela ez zen 1954. urtera arte bisitetarako ireki ahal izan, berak utzi zuen moduan mantenduta.
Gaur egun Britainiar Ondarearen jabetza da. Bai eraikina bai lorategiak jendeari irekiak daude, gaur egungo britainiar errege-familiak udaldiak Eskozian dagoen Balmoral gazteluan iragaten dituelako gehienbat.