Oskar Schindler | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Svitavy, 1908ko apirilaren 28a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Ratisbona |
Heriotza | Hildesheim, 1974ko urriaren 9a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Sion |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emilie Schindler (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana txekiera poloniera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, industrialaria, saltzailea, enpresaburua, Erresistentziaren kidea eta fabricator (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katoliko ez-elizkoia Eliza latinoa |
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
oskarschindler.com | |
![]() ![]() ![]() |
Oskar Schindler (Svitavy —Moravia—, Austria-Hungariako Inperioa, 1908ko apirilaren 28a - Hildesheim —Saxonia Beherea— Mendebaldeko Alemania, 1974ko urriaren 9a) Sudeteetako alemaniar enpresaburua izan zen. Bigarren Mundu Gerran 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako egin zen famatu. Horretarako, judu haiei lana eman zien bere esmalte eta munizio fabriketan. Fabrika haien kokalekuak, gaur egun, Polonian eta Txekian daude, hurrenez hurren.
1982an argitaratu zen Thomas Keneallyren australiar idazlearen Schindler's Ark («Schindlerren kutxa») liburua: hor kontatzen du nola Schindler, Alderdi Naziaren kide izanik, hainbeste juduren salbatzaile bilakatu zen. Liburu horretan oinarrituta, 1993an Steven Spielbergek Schindler's List («Schindlerren zerrenda») filma egin zuen.