Osloko Ituna | |
---|---|
Mota | akordio |
Honen parte da | Israeli–Palestinian peace process (en) |
Kokaleku | Oslo |
Sinatzailea | |
Osatuta | |
Osloko Ituna edo Osloko I. Ituna (ofizialki Behin-behineko Gobernu Autonomo batekin zerikusia duten xedapenei buruzko Printzipioen Adierazpena; ingelesez, Declaration of Principles on Interim Self-Government Arrangements)[1][2] 1993an Norvegiako Oslo hirian Israelgo gobernuak eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PAE) sinatutako nazioarteko hitzarmen bat izan zen. Arabiar-Israeldar gatazka bukatzeko helburua zuen, itun honen izen ofizial laburtua Oinarrien Deklarazioa zen; ingelesez Declaration of Principles (DOP). Israelgo Gobernuaren eta PAEren arteko lehen akordio presentziala izan zen.[3]
Hitzarmen hau 1991ko Madrilgo Kondefederazioaren hedapen bat izan zen. Negoziazio hauek isilpean egin ziren Oslon, Norvegiako FAFO institutuak bultzatuta. Akordioak abuztuaren 20an amaitu ziren. Baina, ofizialki Osloko Itunak Washingtonen sinatu ziren urte bereko irailaren 13an, zeremonia publiko batean.[4] Hitzarmen hau Mahmoud Abbas, PAEkoak, Shimon Peres Israelgo Kanpo Harremanetarako ministroak, Warren Christopher Estatu Batuetako Estatu idazkariak eta Errusiako Andréi Kozyrev kantzilerrak sinatu zuten. Bertan, Jassir Arafat (PAE), Israelgo Lehen ministro Yitzhak Rabin eta AEBetako presidentea, Bill Clinton ere egon ziren.[5]