Ossau - Irati | |
---|---|
![]() | |
Jatorrizko herrialdea | ![]() ![]() |
Esnearen jatorria | Ardia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Erdi-gogorra |
Gantz materia | %40a |
Pisua | 2 - 7 kg |
Zahartze denbora | 3 hilabete |
Ziurtagiria | Jatorri deitura kontrolatua (1980) Jatorri deitura babestua (2003) |
Ossau-Irati Ipar Euskal Herriko eta Bearnoko ardi gasna bat da[1].
Frantziar Jatorri deitura kontrolatua da 1980tik eta Europar Batasunaren Jatorri deitura babestua 2003tik. 1.700 ekoizle hartzen ditu bere gain.
Ardi manex burugorri, ardi manex burubeltz eta euskal-bearnoar ardiek ematen duten esnearekin egiten da gazta hau. Pasta prentsatuko gazta da, eta bere azala kolore laranja edo horia du. Gatza txikiek 3-4 kilo pisatzen dute, eta handiek, berriz, 6-7[2].