Osteomielitis

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Osteomielitis
Osteomielitisa ume gazte baten tibian, abzesu ugariekin.
Deskribapena
Motahezurren hantura, gaixotasun infekziosoa
eritasuna
EspezialitateaErreumatologia
podiatry (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaknafcillin (en) Itzuli, Ziprofloxazino, oxacillin (en) Itzuli, kloxazilina, Dikloxazilina, metizilina eta acexamic acid (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK730.1 eta 730.10
GNS-10M86
DiseasesDB9367
MedlinePlus000437
eMedicine000437
MeSHD010019
Disease Ontology IDDOID:1019

Osteomielitisa hezurraren edo hezur muinaren gaixotasun serio eta arriskutsua da, gehienetan bakterio piogenikoek edo mikobakterioek sortua. Hezur ehunean agertzen den infekzioa da. Staphylococcus aureus bakterioek sortutakoa da orokorrean, baina batzuetan zenbait onddok sor dezakete.

Gaitz hau bi motatakoa izan daiteke, kronikoa edo akutua.

Organismo patogeno hauek, hezur barruan abzesu bat sortzen, hau da, zorne pilaketa handia. Abzesu honek hezurra isolatzen du eta odola ez da ailegatzen, gaixotasuna akutua bada. Gaixotasuna kronikoa bada, prozesua ezberdina da, azken ondorioa berdina izanik. Hezur ehunaren nekrosiaren eraginez, odola ez da hezurrera ailegatzen. Gaitz hau urte askotan existitu daiteke, era intermitentean.

Gaixotasun honek ez dakar heriotzarik, baina anputazioak beharrezkoak izaten dira batzuetan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne