Otogoien

Otogoien
 Euskal Herria
Otogoiengo eliza (eskuinean) eta bolatokia (ezkerrean).
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°53′28″N 2°48′06″W / 42.8911°N 2.8017°W / 42.8911; -2.8017
Garaiera551 m

Otogoien (ofizialki Hueto Arriba / Oto Goien) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 551 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arratoko mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otobarren herriaren gainean. Herria Ganalto (900 m) mendira igotzeko ohiko abiapuntua da.

Otobarrenen ez bezala, Otogoienen inor ez da nekazaritzatik bizi.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne