Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
996ko maiatzaren 21a - 1002ko urtarrilaren 23a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Klever Reichswald (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Civita Castellana, 1002ko urtarrilaren 24a (21/22 urte) | ||
Hobiratze lekua | Akisgrango katedrala | ||
Heriotza modua | : malaria | ||
Familia | |||
Aita | Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | ||
Ama | Teofano Skleraina | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Ottonian dynasty (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina Erdi Aroko greziera | ||
Irakaslea(k) | Silvestre II.a | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria, Enperadorea eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
![]() ![]() |
Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa[1] (Ketil, 980 -Paterno, Lazio, 1002ko urtarrilaren 23a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 996tik hil zen arte. Otondarren dinastiako kidea, Oton II.a enperadorearen eta Teofanoren seme bakarra izan zen.
Oton III.a 983an izendatu zuten Germaniako errege; hiru urte besterik ez zituen, eta aita hil berria zuen Italiaren hegoaldean hain zuzen ere, Bizantziar Inperioaren eta Siziliako Emirrerriaren aurkako kanpainetan. 984an Oton III.aren ama zen Teofania printzesa bizantziarra haren erregeorde izan zen, 991ean hil zen arte. Ondoren, haren aitaldeko amona zen Adelaida Borgoinakoa izan zen erregeorde 994 arte. 995ean, 15 urterekin, hasi zen errege-lanak egiten.