Otsaila, halaber barantaila (Zub.) edo zezeila (Bizk.), gregoriotar egutegiaren urteko bigarren hila da eta hogeita zortzi egun ditu, hogeita bederatzi bisurteetan. Otsail hitza, dirudienez, "otso" eta "hil" hitzen batuketatik dator; beraz, otsoen hilabetea esan nahi omen du.
Iritsi zaigun Kalendrera euskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa), Joanes Leizarragak lehenetsi zuen Otsailla forma.
Euskal Herrian, hainbat jai ospatzen dira otsailean; Agate Deuna eta inauteriak, esaterako.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: otsail . |