Otto Bahr Halvorsen Kristiania, 1878ko maiatzaren 28a – ibidem, 1923ko maiatzaren 23a) norvegiar abokatu eta politikaria izan zen, Norvegiako lehen ministroa 1920tik 1921era eta 1923ko martxotik hil zen arte.
Kristianiako Katedraleko Eskolan hezi zen eta zuzenbidea ikasi zuen Kristianiako Unibertsitatean, 1890. urtean graduatuz. 1904an abokatu bulego bat ireki zuen hiriburuan.
1912an Stortingeko kide aukeratu zuten Alderdi Kontserbadorearen hautagaitzan. 1920an lehen ministro eta Justizia ministro hautatu zuten eta hurrengo urtean ordezkatu zuten. 1923ko martxoan bigarren aldiz hartu zuen kargua, baina larriki gaixotu eta bi hilabete geroago minbiziak jota hil zen.