Otto Hahn (Frankfurt, 1879ko martxoaren 8a - Göttingen, 1968ko uztailaren 28a) alemaniar fisikaria eta kimikaria izan zen. Erradioaktibitate eta erradiokimika arloetan aitzindaria izan zen[1].
Londresen William Ramsayrekin lan egin zuen (1901), eta Montrealen Rutherfordekin (1905). Berlingo Kaiséer Wilhelm institutuan irakasle izan zen. Radiotorioa (1905), mesotorioa (1907) eta protaktinioa (1918) bakartu zituen Lise Meitnerrekin batera. Isomeria nuklearraren fenomenoa azaldu zuen. Strassmannekin batera, uranioaren fisioaren teoria formulatu zuen lehen aldiz (1938). 1944an Kimikako Nobel Saria jaso zuen.