Otto Heinrich Warburg (Friburgo Breisgau, 1883ko urriaren 8a - Berlin, 1970eko abuztuaren 1a) alemaniar biokimikaria izan zen. Fisiologiako ikasketak egin ondoren, Berlingo Gilen Kaiserraren Fisiologia Institutuko kide izan zen. Zelulen arnasketako gertaera entzimatikoak aztertu zituen, eta bere izena daraman hartzigarri horia deskribatu zuen. 1931. urtean Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen.