Otxandioko bonbardaketa

Otxandioko bonbardaketa
Irudia
Map
Motaaerial bombing of a city (en) Itzuli
Honen parte daEspainiako Gerra Zibila Euskal Herrian eta Aerial Bombings in the Spanish Civil War (en) Itzuli
Data1936ko uztailaren 22a
KokalekuOtxandio
HerrialdeaSpanish Republic at War (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak61

Otxandioko bonbardaketa 1936ko uztailaren 22an Bizkaiko herri horren aurka, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, altxatutako tropen bi hegazkinek egindako aire-erasoa izan zen.[1][2][3]

Uztailaren 22an, Errioxako Recajoko base militarretik (egun Logroño-Agoncillo aireportua dena) zetozen bi Breguet XIX hegazkinek,[4] Errepublikako banderak zeramatzatela, Andikona plaza bonbardatu zuten goizeko 9:30ean, herrian Santamaña jaiak ospatzen zeudelarik, eta 61 hildako eta zauritu ugari eragin zituzten.[5] Ángel Salas Larrazabal urduñarrak eta José Muñoz Jiménezek gidatzen zituzten hegazkinak. Mola jeneralak biak zoriondu zituen, gertaera "ekintza ausart" gisa kalifikatu baitzuen. Salas Espainiako armadako kapitain-jeneral mailara iritsiko zen. Hau Gerra Zibilaren lehen bonbardaketatzat hartzen da.[6]

  1. Otxandioko Udala. Andikonako bonbardaketa. .
  2. Gorriti, I.. (2011/07/21). «Otxandio, el primer Gernika» Deia.
  3. Fontes de Garnica, Ignacio. (2014). 1937: el crimen fue en Guernica; análisis de una mentira. Madril: Akal, 40 or. ISBN 978-84-96797-76-5..
  4. (Gaztelaniaz) Irujo, Xabier. El bombardeo de Otxandio según el general Salas. in: Unidad Cívica por la República..
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-07-21). «Otxandioko bonbardaketa» naiz: cartas (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  6. (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2016/07/22). «Hoy, 80 años del sádico bombardeo fascista de Otxandio, el considerado primer Gernika europeo» Mugalari.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne