Out of Sight (euskaraz Bistatik At), 1998ko Steven Soderbergh estatubatuarrak zuzendutako amodiozko krimen komedia film bat da. Elmore Leonard idazlearen 1996ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. George Clooney, Jennifer Lopez, Ving Rhames, Don Cheadle, Dennis Farina eta Albert Brooks aktoreek antzeztu zuten.