Ozeano Barea

Ozeano Barea
KontinenteaAmerika, Asia, Ozeania, Antartika
Koordenatuak0°N 160°W / 0°N 160°W / 0; -160
Azalera166.241.700 km²
Zabalera10.020 km
Sakonerabatez bestekoa: 4.300 m
handiena: 11.034 m

Ozeano Barea edo Ozeano Pazifikoa[1] Lurraren bost ozeanikoetatik handiena eta sakonena da. Iparraldean Ozeano Artikotik hegoaldean Ozeano Australeraino (edo, definizioaren arabera, Antartikaraino) hedatzen da , eta Asiako kontinenteak eta Australiak mugatzen dute mendebaldean, eta Amerikak ekialdean. Lurreko ur masarik handiena da, haren azalera osoaren heren bat hartzen baitu, 166,2 milioi km². 25.000 irla inguru ditu, gehienak ekuatore lerroaren hegoaldean.

165.250.000 kilometro karratutan, ozeanoen eta hidrosferaren zatirik handiena denez, Lurraren ur azaleraren % 46 eta planetaren azalera osoaren % 32 inguru betetzen du, lur eremu osoa (148.000.000 km2) baino handiagoa.[2] Ozeano Barean daude ur hemisferioko eta mendebaldeko hemisferioko zentroak, bai eta eskuraezintasun polo ozeanikoa ere. Ozeanoen zirkulazioak (Coriolis efektuak eragindakoa) bi ur bolumenetan banatzen du,[3] neurri handi batean independenteak direnak: Ipar Ozeano Barea eta Hego Ozeano Barea (edo, modu lausoagoan, Hegoaldeko Itsasoa. Modu informalagoan, Ozeano Barea nazioarteko egun aldaketa lerroaren arabera ere banatu daiteke: Ekialdeko Ozeano Barea eta Mendebaldeko Ozeano Barea, horrela lau koadrantetan banatuta, hau da, Ipar-ekialdeko Ozeano Barea Ipar Amerikako kosten aurrean, Hego-ekialdeko Ozeano Barea Hego Amerikaren aurrean, Ipar-mendebaldeko Ozeano Barea Ekialde Urrunaren inguruan, eta Hego-mendebaldeko Ozeano Barea Ozeaniaren inguruan.

Ozeano Barearen batez besteko sakonera 4.000 metro da.[4] Challenger osina, Marianetako itsas hobian, ipar-mendebaldean kokatua, munduko punturik sakonena da, 10.928 metroko sakonerara iritsiz.[5] Hego hemisferioko punturik sakonena ere Ozeano Bareak du, horizonte sakona, Tongako itsas hobian, 10.823 metrora.[6] Lurreko hirugarren punturik sakonena ere, Sirena hobia, Marianetako hobian dago.

Barne itsaso garrantzitsu asko ditu mendebaldeko Ozeano Bareak, besteak beste Filipinetako itsasoa, Hego Txinako itsasoa, Ekialdeko Txinako itsasoa, Japoniako itsasoa, Okhotskeko itsasoa, Bering itsasoa, Alaskako golkoa, Kaliforniako golkoa, Grauren itsasoa, Tasmaniako itsasoa.

  1. Euskaltzaindiak biak onartzen ditu (Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak, 52. araua).
  2. (Ingelesez) «Pacific Ocean | Depth, Temperature, Animals, Location, Map, & Facts» Encyclopaedia Britannica (www.britannica.com) 2024-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  3. (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. (2024-07-19). «The Coriolis Effect» NOAA's National Ocean Service Education (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  4. (Ingelesez) «How big is the Pacific Ocean? Ocean Exploration Facts» NOAA Office of Ocean Exploration and Research (web.archive.org) 2024-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  5. (Ingelesez) Fitzherbert, Stephanie. «Deepest Submarine Dive in History, Five Deeps Expedition Conquers Challenger Deep» The5Deeps (web.archive.org).
  6. (Ingelesez) Partners, Richards. «Horizon Deep Second Deepest Point on the Planet» The5Deeps (web.archive.org).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne