Ozono geruza

Ozono geruza Lurraren atmosferan.

Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferako gas geruza bat da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek Eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen % 97 eta 99 bitartean xurgatzen du; argi horrek planetako bizidunei kalte egingo lieke. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 kilometro arteko altitudean, planeta guztia inguratzen.

Charles Fabry zientzialariak aurkitu zuen ozono geruza, 1913an, interferometro optikoari esker.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne