PJ Harvey

PJ Harvey

Bizitza
JaiotzaCorscombe1969ko urriaren 9a (55 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaCentral Saint Martins (en) Itzuli
Beaminster School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, musikagilea, musikaria, abeslaria, gitarra-jotzailea, saxofoi-jotzailea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)PJ Harvey
Genero artistikoarock
rock alternatiboa
folk rock
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaautoharp (en) Itzuli
gitarra
ahotsa
saxofoia
DiskoetxeaIsland Records
Too Pure (en) Itzuli

pjharvey.net
IMDB: nm0367667 IBDB: 482419
Facebook: pjharvey Twitter: PJHarveyUK Instagram: pjharveyofficial MySpace: pjharvey Youtube: UC6v3zljSKKxioPywlGXs3-Q Souncloud: pjharvey Spotify: 12VaqyEhgwDRuFfEqbnrpz iTunes: 252623 Last fm: PJ+Harvey Musicbrainz: e795e03d-b5d5-4a5f-834d-162cfb308a2c Songkick: 358297 Discogs: 36052 Allmusic: mn0000000335 Deezer: 1544 Edit the value on Wikidata

Polly Jean "PJ" Harvey (Bridport, Dorset, 1969ko urriaren 9a) musikari, konpositore eta abeslari ingelesa da. Bere familiak Dorset konderriko Corscombe herrixkan zuen baserrian hazi zen. Gurasoei esker, John Lee Hooker, Howlin' Wolf, Robert Johnson, Jimi Hendrix eta Captain Beefheart, besteak beste, entzuten zituen txikitatik.

1980ko hamarkadaren musika leun eta produkzio handikoa ondoren, Seattleko grunge mugimenduak haize berria ekarri zion Ipar Amerikari. Ingalaterran, PJ Harveyk antzeko gauza egin zuen eta ez zen kasualitatez izan Nirvana taldeko Kurt Cobainek esatea “Dry”, Harveyren lehenengo diskoa, gehien gustatzen zitzaizkion hamar diskoen artean zegoela.

Orain arte, Harveyk zortzi album grabatu ditu, horietako bi John Parish lagunarekin. Horiez gain, elkarlan askotan parte hartu du oso musikari ezberdinekin: Nick Cave, Pascal Comelade, Tricky, Thom Yorke, Björk ... Arrakasta handia izan du kritikoekin, batzuetan arlo komertzialetan ere bai, eta, batez ere, bere milaka zale amorratuekin munduan zehar.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne