Pablo Fermin Irigarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pablo Fermin Irigaray Goizueta |
Jaiotza | Auritz, 1869ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1949ko irailaren 3a (80 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, saiakeragilea eta idazlea |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Larreko |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Pablo Fermin Irigarai Goizueta, izengoitiz Larreko (Auritz, 1869ko urtarrilaren 25a - Iruñea, 1949ko irailaren 3a) nafar medikua eta euskal idazlea izan zen, Aingeru Irigarai idazlearen aita eta Jose Angel Irigarairen aitona. Haren estiloa herrikoia eta jasoa da aldi berean, ugaria eta argia, bizia, literarioa baino gehiago. Auritzen, bere etxe izandakoan, oroitarria dago ipinita.