Pachacutec | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1438 - 1471 ← Viracocha - Tupac Yupanqui → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cusco, 1391 | ||
Heriotza | Cusco, 1471 (79/80 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Viracocha | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta subiranoa |
Pachacutec[1] edo —kitxuaz— Pacha Kutiy Inka Yupanki[1] (Cusco, c. 1400 - ib., c. 1471), Viracocharen semea, Inken bederatzigarren buruzagia izan zen, Inka Inperioa sortu zuena.
1438. urte inguruan hartu zuen aginpidea, lur gehiago konkistatu zituen eta inperioa antolatu zuen. Adituek diotenez hark marraztu zituen Cusco hiriko planoak, eta hark aginduta egin ziren Eguzkiaren tenplua, eta mailatan eratutako soroak. Halaber, auzo leinuen batasuna lortzen ahalegindu zen, eta hartutako lurretako biztanleak beste norabait egozten zituen matxinadarik izan ez zedin.[2]