Paddy Reilly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1939ko urriaren 18a (85 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria eta gitarra-jotzailea |
Genero artistikoa | musika zelta |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa gitarra akustikoa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Patrick 'Paddy' Reilly (Dublin, 1939ko urriaren 18a) irlandar folk abeslari, kantautore eta gitarrajolea da. Gaur egun Irlandan aski ospetsuak diren balada askoren sortzailea da, tartean "The Fields of Athenry", "Rose of Allendale" eta "The Town I Loved So Well".
"The Fields of Athenry" abestiaren bertsioa 1983an plazaratu zuen. 1979an Pete St John irlandar musikariak idatzi zuen abestiaren bertsio arrakastatsuena izan zen Reillyrena, Irlandako zerrendetan 72 astez iraun zuen.[1]
Bestalde, 1996. urtetik aurrera The Dubliners taldeko kidea ere izan zen, Ronnie Drew abeslaria ordekatuz. 2005ean taldea laga (Patsy Watchorn abeslariak ordezkatu zuen) eta New York hirian bizitzen jarri zen, bertan hainbat puben jabe da.