Padel

Padel partida bat.

Padela[1] (ingelesez: paddle) tenis-pista bikoitz bat baino pixka bat txikiagoa den kantxa itxi batean binaka jokatu ohi den kirola da. Padela erraketa eta pala kirolen familian integratutako kirol kolektiboa da eta zehazki, joko zuzeneko erraketa eta pala kirolen barruan sailkatuta dago. Padelak tenisaren puntuazio sistema bera duen arren, arauak, trazuak eta teknika desberdinak dira. Desberdintasun nagusiak dira kantxak hormak dituela eta pilotak squash jokoan bezala joka daitezkeela eta pala sendo eta zurrunak erabiltzen direla.

Padel pista bat.

XX. mendean Mexikon sortutako kirola da. Kirol federatua da eta Mexikon, Argentinan, Brasilen, Kanadan, Paraguain, Txilen, Erresuma Batuan, Portugalen, Espainian eta Hego Euskal Herrian garapen handia du. World Padel Tourra (WPT[2]) kirol honetako nazioarteko zirkuitu nagusia da, munduko txapelketekin batera.

Pista mugatu batean palaz jokatzen da, erdian sarea duelarik. Bi bikote aurrez aurre jarrita, kolpeak tartekatuz, pilota beste aldera pasatzea du helburu.

  1. Euskalterm: [Kirol-materialak Hiztegia] [2010]
  2. (Gaztelaniaz) «Home | World Padel Tour» worldpadeltour.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne