Palestina[1][oh 1] Asiako mendebaldeko eskualde geografikoa da. Hegoaldeko Sortaldean dago, eta Israel eta Palestinako Estatua hartzen ditu barnean, nahiz eta definizio batzuetan Jordaniako ipar-mendebaldeko zatiak ere badauden. Eskualdeko beste izen historiko batzuk hauek dira: Kanaan, Agindutako Lurraldea, Israelgo Lurraldea edo Lur Santua, tradizio judeokristaukoak. Gaurko egunean eta historikoki Palestinak kultura eta erlijio askoren arteko eta nazioarteko politikaren bidegurutze izatea du ezaugarri.
Palestinari buruz idatzitako lehen erreferentziak K.a. XII. mendekoak dira, Egiptoko XX. dinastiak Peleset terminoa erabiltzen zuenean inguruko herriaz edo lurraz hitz egiteko. Palestina hainbat inperioren mende egon da. VII. mendetik eta omeiatarren kontrolpean gelditu ondotik, Palestinako populazioa nagusiki musulmana bihurtu zen. 1516aren ondoren, Otomandar Inperioaren parte izan zen, baina Erresuma Batuak Lehen Mundu Gerran konkistatu zuen 1919 eta 1922 bitartean. Hartara, Palestinako Britainiar Mandatua sortu zen. Sionismoaren mugimenduak juduentzako lurralde gisa aldarrikatu zuen eta, bereziki, Bigarren Mundu Gerraren eta Holokaustoaren ostean Europako juduen migrazio handia gertatu zen.
Etorkin sionisten eta arabiarren arteko tirabirak areagotu egin ziren 1947-1949ko Palestinako gerrara iritsi arte. Gerra horrek Britainiar Mandatuarekin amaitu zuen, Transjordania sortu ondoren. Palestinar ugari sorterritik kanporatuak izan ziren, Nakba deitu hondamendian. 1967tik Israelek Zisjordania eta Gazako Zerrenda okupatu zituen. Gaur egungo Israel-Palestina Gatazkaren muina da okupazio hori[2][3]. 2023tik, Gaza eta, oro har, Palestina inoiz ikusi gabeko eskalada militar suntsigarri batean harrapaturik dago, genozidiotzat hartu dena.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found