Palestinako Independentzia Deklarazioa | |
---|---|
Mota | Independentzia aldarrikapen |
Data | 1988ko azaroaren 15a |
Kokaleku | Aljer |
Herrialdea | Palestina |
Sinatzailea | Jassir Arafat Salim Zanoun (en) Mahmud Darwix Ziyad Abd al-Fattah (en) Mohamed Sobeih (en) Mahmud Abbas Hakam Balawi (en) |
Lan osoa eskuragarri | ar.wikisource.org… |
Palestinako Independentzia Deklarazioak 1988an ofizialki ezarri zuen Palestinako Estatua. Mahmud Darwix poeta palestinarrak idatzi eta Yassir Arafatek aldarrikatu zuen 1988ko azaroaren 15ean (5 Rabi' al-thani 1409) Aljerren (Aljeria). Aurretik, Palestinako Kontseilu Nazionalak (PKN, Palestinako Askapenerako Erakundearen organo legegilea) onartu zuen, aldeko 253 botorekin, aurkako 46rekin eta 10 abstentziorekin.[1] PKNren 19. biltzarreko itxiera-saioan irakurri zuten, txalo-zaparrada jaso zuela.[2] Deklarazioa irakurri ondoren, Arafatek, PAEko lehendakari gisa, Palestinako lehendakari titulua hartu zuen.[3] 1989ko apirilean, PAEko Kontseilu Nagusiak Arafat aukeratu zuen Palestinako Estatuko lehen lehendakari gisa.[4]