Paleta (margolaritza)

Paleta (margolaritza)
painting material (en) Itzuli eta arts and craft tool (en) Itzuli
Artikulu hau margolaritza-tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Paleta (argipena)».

Paleta[1] gainazal zurruna da, laua, non pintore batek pinturak konpondu eta nahasten dituen. Paleta bat, oro har, egurrezkoa, plastikozkoa edo porotsua ez den beste material gogor batekoa izaten da, eta tamaina eta forma asko alda daiteke.[2]

Pintorearen paletaren motarik ezagunena, olioz edo akrilikoz margotzeko, zurezko taula fin bat da, batez ere intxaurrondozkoa, giltzurrun formakoa, artistaren eskuan eusteko diseinatua, hatz lodia alboko hutsune batean jarri eta besoan bermatzen duena. Akuarelaz margotzeko, ontzi txiki batzuk erabiltzen dituzte, zeramikaz, plastikoz edo beiraz eginak.

Artista batek bere pinturetan erabiltzen dituen koloreen barietateari erreferentzia egiteko ere erabiltzen da terminoa. Artista baten paleta aldatu egin daiteke jorratzen dituen gaien edo bere lan-aldien arabera.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. Béguin, André. (2009). Dictionnaire technique de la peinture. , 557 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne