Palomar behatokia | |
---|---|
Palomar Observatory | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Kaliforniako konderri | San Diego konderria |
Kokapen fisikoa | Palomar Mountain Range (en) ![]() |
Koordenatuak | 33°21′23″N 116°51′54″W / 33.3564°N 116.865°W |
![]() | |
Altitudea | 1.712 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928 |
Inaugurazioa | 1928 |
Jabea | Kaliforniako Teknologia Institutua |
Kudeatzailea | ![]() |
Webgune ofiziala | |
Palomar behatokia (ingelesez: Palomar Observatory) edo Palomar mendiko behatokia Ameriketako Estatu Batuetako behatoki astronomiko bat da. Jabego pribatukoa, Kaliforniako San Diegon dago, Mount Wilson behatokitik 140 kilometrora. Koordenada hauek ditu: 33° 21' 22,80" N, 116° 51' 53,14" O. Itsas mailatik 1706 metro gorago dago eraikita. Instalazioa 1948an inauguratu zuten.
Behatokiko teleskopio handiena Hale da; izena behatokiaren bultzatzailea izan zen George Haleren oroimenez eman zitzaion.[1] Instalazio hauetatik aurkikuntza asko egin dira; adibidez, 2003ko azaroaren 14an, Sedna planeta nanoa aurkitu zen.
1970ean Palomar behatokia eta Mount Wilson behatokia erakunde batean bildu ziren, Hale Observatories izenarekin. Kaliforniako Teknologia Institutuak du erakunde horren gaineko jabetza eta agintea.