Panel edo modulu fotovoltaikoak —eguzki-panel izenaz ere ezagunak, nahiz eta izen horretan bestelako gailuak ere sartuta dauden— gelaxka multzoz (zelula fotovoltaikoak) osatuta dauden gailuak dira, berengan eragiten duen argiaren bitartez elektrizitatea sortzen dutenak (eguzki-energia fotovoltaikoa). Haien potentzia sailkatzeko erabiltzen den parametro araupetuari “potentzia-piko” deritzo, eta eman dezakeen potentzia maximoa araupetutako baldintza batzuen menpe egokitzen da:
Zenbait panel fotovoltaiko mota daude:
Bere kristal, pisu, lodiera eta balioa handiagoa denean, bere eraginkortasuna ere handiagoa izango da. Lehenengoen errendimendua % 20 izan daiteke; azkenena, ordea, % 10era ez litzake iritsiko; aldiz, bere balio eta pisua txikiagoa izango da. Lehenengo eguzki-zelula komertzialak sortu zirenetik, panel fotovoltaikoen kostua modu iraunkor batean murriztu da.