Panoptiko

Benthamen panoptikoaren diseinua.

Panoptikoa[1] Jeremy Bentham filosofo utilitaristak XVIII. mendearen amaieran diseinatutako eraikin instituzional mota bat da. Eraikuntza hau testuinguru industrialari lotuta asmatu bazen ere, utilitaristak espetxe gisa eta oro har zigor-etxe gisa zuen indarrean jarri zuen arreta.

Arkitektura mota honen asmoa espetxe bateko preso guztiak segurtasun zaindari bakar batek ikustea da, presoek zelatatuak izaten ari diren edo ez jakin gabe. Benthamen apustua ustezko kontrolaren eraginkortasunean datza. Azkenean, nahiz eta fisikoki ezinezkoa izan zaindari bakarrak preso guztiak batera behatzea, presoak ez daki noiz dagoen “begia” berari so eta, badaezpada, ez du jarrera desegokirik izango; uneoro zelatatua balitz bezala jokatzeko motibatua egongo litzateke.

  1. Bentham, Jeremy. (2003). Panoptikoa. Jakin ISBN 84-95234-15-7..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne