Paradisu galdua | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | John Milton | |||
Sorrera-urtea | 1667 | |||
Argitaratze-data | 1667 | |||
Izenburua | Paradise Lost | |||
Jatorrizko herrialdea | Ingalaterra | |||
Ekoizpen lekua | Londres | |||
Argitaletxea | Samuel Simmons (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Index Librorum Prohibitorum | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Paradisu galdua, jatorrizko izenburua Paradise Lost, John Milton (1608-1674) idazle ingelesaren lan ezagunena da. Poema narratiboa izanik, ingelesezko epika liburu nagusitzat hartu ohi da.[1] XVII. mendeko poeta nagusia John Milton izan zen. Milton, hasieran puritanoa izan bazen ere, oso teologia berezi batera (zenbaitetan heretikotzat ere jo zitekeena) iritsi zen. Liburua 1667an plazaratu zen. Haren ondorioz mundu osoko literaturan oso zabalduta dagoen topiko literarioa sortu zen. Lan horrek bigarren zatia ere izan zuen: Paradise Regained (1671), euskaraz Paradisu berreskuratua.
Paradisu galduak haustura sortu zuen lehenagoko poema epikoen ezagutzaren kontzeptuaren eta zientziaren ezagutzaren artean, lehen aldiz proposatu baitzuen ezagutza literarioa eta ezagutza zientifikoa bereizi behar zirela[2].