Pare zinematiko

Piezen arteko lotura mota batzuk

Ingeniaritza mekanikoan, pare zinematiko deritzo mekanismo bateko bi kide elkartzeari. Adibide bat berno batek elkartutako bi barra dira (biraketa-lotura deritzona, 2. irudia) piezak haren inguruan biratzeko aukera ematen du.

Pare zinematikoak hainbat motatan sailkatzen dira, ahalbidetzen duten mugimenduaren arabera, eta mekanismo bat eraikitzeko funtsezko elementua dira, elkartutako piezen arteko mugimendu mota definitzen baitu.

Franz Reuleaux ingeniari alemanak pare zinematikoa elementu berri gisa definitu zuen makina bakunen elementu zinematikoekiko aurrerapena adierazten zuen makinen azterketan.[1][2]

  1. Reuleaux, F., 1876 The Kinematics of Machinery, (trans. and annotated by A. B. W. Kennedy), reprinted by Dover, New York (1963)
  2. A. P. Usher, 1929, A History of Mechanical Inventions, Harvard University Press, (reprinted by Dover Publications 1968).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne