Parnaso | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.455 m |
Prominentzia | 1.590 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 38°31′59″N 22°37′00″E / 38.533°N 22.6167°E |
Honen parte da | Greziar mitologia |
Mendikatea | Pindo |
Estatu burujabe | ![]() |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Thessaly and Central Greece |
Eskualdea | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia |
Prefecture of Greece | Ftiotida |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | trekking |
Parnaso[1] (grezieraz Παρνασσός, Parnassós) kareharrizko mendia da, Grezia erdialdean dagoena, eta, 2.457 metroko garaierarekin, Delfos herriaren gainean altxatzen dena, Korintoko golkoaaren iparraldean. Bere inguruetan, sekulako ikuspen panoramikoa eskaintzen du, olibondoz beteak, Stereá Elláda edo Grezia Solidoa izeneko lurraldean nagusi delarik. Magalak, izei zefaloniarrez estalirik daude, eta, hauen azpian, udan, kolorez betetzen dira larre basatiak. Saiak eta arrano beltzak oso arruntak dira, baita ere neguan Pindo menditik jaisten diren otsoak ere.
Hurbilen aurkitzen diren herriak, Delfos eta Arakhova dira, azken hau, ospetsua bere ardo, gazta eta ardi larruzko tapizengatik. Tontorrik garaiena Liákoura izenekoa da, mendizaleen artean elkargune tokia. Arakhovatik 26 kilometrotara Fterólaka izeneko eski estazio bat dago.
Parnaso izenak, itxuraz, bere etimologia aurregrezierazko substratuan du (pelasgo ere deitua), -ssos atzizki bezala duenez, oso ohikoa toponimoetan (Knossos, Korinthos, Zakinthos...). Beste alde batetik, Parna-rentzako hititar hizkuntzan etxe esan nahi duen hitzaren erro berbera proposatu da.