Pater familias latinezko esapidea da, eta "familiako aita" esan nahi du. Forma arkaikoa du latinez, antzinako desinentzia genitiboa -as gordetzen baitu.
Pater familias hiritar independentea zen, autoritatea zuena eta etxeko aginte guztiak; ezin zen inoiz emakumea izan, beti gizona zen. Bere agintepean zeuden familiako ondasun eta pertsona guztiak, eta bere borondatearen arabera jarduteko eta patria potestas, manus, dominica potestas eta mancipium, hurrenez hurren, gauzatzeko gaitasun juridiko osoa zuen pertsona fisikoa zen, bere borondatearen mende zeuden gainerako pertsona alieni iurisengan (emakume ezkonduengan, esklaboengan eta beste gizon batzuengan)[1]