E-scooter edo patinete elektrikoa edo motor elektrikoa duen patinete mota bat da, motor elektriko batek (edo lehenago barne errekuntzako motor txikiak) elikatutako zutik ibiltzeko patinete bat da. Mikromugikortasun alorrean sailkatuta [1], patinete hauek, normalean, pilotua dagoen erdian oholtza bat dute, pilotuak zutik gidatzeko. Lehenengo patinete motorizatua Autoped enpresak fabrikatu zuen 1915ean.
XXI. mendean, patinete elektrikoko edo scooter elektrikoak (e-scooters) asko ugaritu dira, patineteen erabilera partekatuko sistemak ere sortu baitira. Sistema horien bidez, erabiltzaileek patineteak minutuko alokatzen dituzte. Edo, zenbait hiritan, udalek patinete elektrikoak partekatzeko sistema merkeak antolatu izan dituzte.