Patriarkatua aita edo gizonik zaharrena —hau da, patriarka[1]— etxeko nagusitzat duen gizarte-sistema da. Gizonek dure nagusitasuna, emakumeen eta haurren gainetik. Esanahi orokorragoan, gizarte- edo kultura-sistemetan gizonek gobernua eta nagusitasuna edukitzea da patriarkatua; emakume eta gizonen arteko desberdintasuna handitzen duena.